Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MONDRAGON LINGUA, S. COOP. ETA ALECOP, S. COOP.
2748

IRAGARKIA, kooperatiba berri bat sortzeko «Mondragon Lingua, Koop. E.» eta «Alecop, Koop. E.»- ren arteko bategiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 83.6 artikuluan (aurrerantzean, EKL) ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da 2022ko maiatzaren 20an «Alecop, Koop. E.» eta «Mondragon Lingua, Koop. E.»-ren Ohiko Batzar Nagusiek, Legez eta estatutuen arabera eskatzen diren gehiengoekin, bi kooperatiben bat egitea onartu dutela, «Mondragon Lingua-Alecop, Koop. E.» izena izango duen kooperatiba berri bat sortzeko. 2021eko abenduaren 31n itxitako fusio-balantzeak onartu dira, eta kooperatiba horien kontu-auditoreek egiaztatu dituzte. Bat-egitea bat dator Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2022ko maiatzaren 3an gordailututako fusio-proiektuarekin. Eragiketa honen bitartez «Alecop, Koop. E.» eta «Mondragon Lingua, Koop. E.» desegingo dira, likidatu gabe, eta beren ondare guztia blokean kooperatiba berriari eskualdatuko zaio, titulu unibertsal gisa.

EKLren 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako bazkide guztiek, bat-egitearen aurka bozkatu badute, edo batzarrera joan ez arren, desadostasuna adierazten badute, administratzaileei zuzendutako idazki baten bidez, kooperatiba uzteko eskubidea egikaritu ahalko dute, berrogei eguneko epean, bat-egitearen azken iragarkitik aurrera EKLn xedatutakoaren arabera.

Era berean, jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela, eta eskubide hori baliatu nahi izanez gero, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egikarituko ahal izango da, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkiaren datatik zenbatzen hasita.

Arrasate, 2022ko ekainaren 3a.

Mondragon Lingua, Koop. E.ren Errektore Kontseiluko lehendakaria,

ESTIBALIZ RUIZ DE ARETXABALETA MONTOYA.

Alecop, Koop. E.ren Errektore Kontseiluko lehendakaria,

KEPA BERGARA ALBIZU.


Azterketa dokumentala