
114. zk., 2022ko ekainaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ADUNAKO UDALA
2646
IRAGARKIA, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko ezohiko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
2022ko maiatzaren 17an Udal honetan eginiko ezohiko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu dira:
– Aldi baterako enplegua egonkortzeko, Adunako udaleko ezohiko enplegu publikoaren eskaintza onartzea, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera.
Lege horren Seigarren Xedapen Gehigarriari jarraiki, Adunako Udalak 2022. urterako dituen hiru lanposturi buruzko lan-eskaintza publiko hau onartu da:
• Pertsonal Administratiboko 2 plaza, Administrazio Orokorreko eskalakoak, C1 taldekoak, eta euskara ezagutzaren 3. perfila dutenak:
(Ikus .PDF)
* Adunako Udalak eta Zizurkilgo Udalak administrazio-zerbitzuak elkartzeko sistemaren bidez partekatutako plaza, lanaldi arruntaren % 50eko bi zati berdinetan horietako bakoitzean.
• Garbitzaile plaza 1, Administrazio Orokorrekoa, eta euskara ezagutzaren 1. Perfila duena:
Eskainitako plazen ezaugarriak direla eta, horiei guztiei dagokien hautaketa-sistema merezimendu-lehiaketa izango da.
– Adunako Udalaren webgunean eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko aldizkari ofizialetan argitaratzea enplegu publikoaren eskaintza.
Aduna, 2022ko maiatzaren 17a.
Alkatea,
JOSU AMILIBIA ALSUA.