Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2601

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakiak jakinarazteari buruzkoa (ekintzaileei laguntzeko 2021eko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakiak eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdiaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2021-06-16ko EHAA).

Ezinezkoa izan da itzultzen hasteko erabaki horiek jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunek 15 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatu dezaten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten zaie, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko erabakien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala