Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2022ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GARAIKO UDALA
2552

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Garaiko Alkateak, maiatzaren 9an 35/2022 Dekretuaren bidez ondorengoa erabaki du:

Garaiko Udalaren plantilla aztertuta, ondorioztatzen da jarraian zehazten diren lanpostuek betetzen dituztela enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluko lehen atalean jasotako baldintzak, eta, beraz, dagokion egonkortzeko EPEn sartu behar direla.

(Ikus .PDF)

Ikusirik, 2022ko apirilaren 13an, ordezkaritza handieneko sindikatuei egindako azterketaren eta aipatutako egonkortzeko EPEn sartu beharreko plazen berri eman zitzaiela.

Ikusirik, 2022ko apirilaren 21ean entzunaldi-izapidea eman zitzaiela eraginpeko langileei, egoki iritzitakoa alega zezaten, eta biek ez zutela inolako alegaziorik edo iritzirik aurkeztu.

Ikusita enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluak honako hau xedatzen duela:

«1.– 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da, zeinak barne hartuko baititu egiturazko lanpostuak, baldin eta, 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan gutxienez, aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon badira, eta lanpostu horiek administrazio publikoetan dauden lanpostuen zerrenden, plantillen edo giza baliabideak antolatzeko beste moduren baten barruan badaude, eta aurrekontuan diruz hornituta badaude.

[...]

2.– 1. paragrafoan adierazitako egonkortze-prozesuak eta egonkortze-prozesu berria artikulatzen dituzten lan-eskaintzak dagozkien aldizkari ofizialetan onartu eta argitaratu beharko dira 2022ko ekainaren 1a baino lehen, eta administrazio publiko eskudunek koordinatuko dituzte.»

Ikusita enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriak honako hau xedatzen duela:

«Administrazio publikoek, salbuespen gisa eta LAHTBren 61.6 eta 7. Artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituzte 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen, etenik gabe, aldi baterako okupatuta egon diren lanpostuak.»

Kontuan hartuta, 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluaren arabera, Alkatetzak dituela enplegu publikoaren eskaintza onartzeko eskumenak, Udalbatzak onartutako aurrekontuaren eta plantillaren arabera.

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, Aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.

Bigarrena.– Ondorioz, Garaiko Udalaren egonkortasunerako LEPa onartzea, honela:

Hirugarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Garai, 2022ko maiatzaren 19a.

Alkatea,

ERRAMUN OSA IBARLOZA.


Azterketa dokumentala