
111. zk., 2022ko ekainaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KORTEZUBIKO UDALA
2550
IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Kortezubiko Udalak, 2022ko maiatzaren 16ko 2022/23 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 10/2021 Legearen 2. artikuluan araututako aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarriari dagokion lan-eskaintza publikoa onartzea. Tasa hori eranskinean agertzen da, eta 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan gutxienez aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon diren egiturazko lanpostuei dagokie. Legeak, seigarren xedapen gehigarrian, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia jasotzen du. Xedapen horren arabera, Administrazio Publikoek, salbuespen gisa eta EPOLTBren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez egingo dute deialdia, baldin eta, 2.1artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako etenik gabe beteta egon badira.
Hori guztia argitara ematen da, aurreikusitakoa betez:
– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 22-24. artikuluak.
– 5/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeari buruzko testu bateratua onartzen duena; 10.4 eta 70. artikuluak.
– 22/2021 Legea, abenduaren 28koa, 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 19. artikulua.
– Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea.
Bigarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Kortezubiko iragarki-oholean eta web-orrian argitaratzeko agintzea, bai eta horren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ere, interesatuek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten eta horien berri izan dezaten.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri Udalbatza Osoko bilkurari ematea.
Kortezubi, 2022ko maiatzaren 16a.
Alkatea,
MIREN KARMELE ENBEITA OZAMIZ.
EGONKORTZE-PROZESUARI LOTUTAKO PLAZAK ETA ERAGINDAKO LANPOSTUEN KODEAK
RSS