
111. zk., 2022ko ekainaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2548
510/2022 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Maortua Intxaurraga andrea izendatzen den Zaldibarko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako taldeburu, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
BOMSeko zuzendari-gerentearen otsailaren 9ko 86/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen, Zaldibarko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Taldeburu lanpostua betetzeko, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Balorazio Batzordeak, aurkeztutako eskabideen balorazioa egin ondoren, dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Miren Maortua Intxaurraga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak aintzat hartuta, erabaki da hura izendatzea Zaldibarko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako taldeburu, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen urtarrilaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Miren Maortua Intxaurraga andrea izendatzea Zaldibarko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako taldeburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko maiatzaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak eragingo du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Ondorioz, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek kargugabetze-egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta BOMSi jakinaraziko zaie.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2022ko maiatzaren 25a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.
RSS