Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2022ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2538

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 24koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko martxoaren 21eko Ebazpenean ezarritako balorazio-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dira (Erein Pribatuak 2022).

2021eko abenduaren 15eko Aginduaren bidez (2021eko abenduaren 30eko EHAA, 261. zk.), «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlanaren arabera G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia egin zen.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2022ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, deialdi-aginduaren hamargarren artikuluan xedatutakoa betez, balorazio-batzorde honetako kideak izendatu ziren: Euskal Autonomia Erkidegoan G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak emateko balorazio-batzordea (Erein Pribatuak 2022). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko martxoaren 31n (65. zk.). Bat-batean balorazio-batzorde horren osaera aldatzeko premia sortu denez, eta hamargarren ebazpen-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iker Ortega Ruiz izendatzea balorazio-batzordeko kide eta idazkari, Inma Lacalle Aberasturiren ordez.

Bigarrena.– David Gozalo García izendatzea balorazio-batzordeko kide.

Hirugarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, herritar guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala