Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZUMAIAKO UDALA
2447

IRAGARKIA, Zumaiako Udaleko eta Zumaiako Kirol Patronatuko 2020ko enplegu publikoaren eskaintzaren aldaketari eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.

Zumaiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2022ko maiatzaren 11n egindako ezohiko bilkuran honakoa erabaki zuen. Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko maiatzaren 20an (95. zk.) argitaratu zen.

Lehenengoa.– 2020ko uztailaren 28an onartutako eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko abuztuaren 19an (157. zk.) argitaratutako Zumaiako Udaleko eta Zumaiako Kirol Patronatuko 2020ko lan-eskaintzaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Zumaiako Udalaren 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea.

Hirugarrena.– Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (https://zumaia.eus), Euskadiko autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean eta Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Lan-eskaintza Publiko honetan egonkortze prozesuen bitartez betetzeko eskainitako plazen kasuan, deialdia egitea 2022ko abenduaren 31ko epe luzaezinaren barruan. Birjartze-tasaren kalkuluaren arabera eta barne-promozioaren bitartez betetzeko diren plazen kasuan, berriz, deialdia hiru urteko epe luzaezinaren barruan egin beharko da, argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Zumaia, 2022ko maiatzaren 20a.

Alkatea,

IÑAKI OSTOLAZA ESNAL.


Azterketa dokumentala