Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ELORRIOKO UDALA
2420

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa, abenduaren 28ko 20/2021 Legea egonkortzeko prozesuari dagokiona.

Ikusita, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen, Enplegu Publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituena 2. artikulua – Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak – zeinen bidez xedatzen duen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenaren kaltetan gabe, ekainaren 27ko 3/2017 Legearen, 2017 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 19.Bat.6, eta uztailaren 3ko 6/2018 Legearen, 2018 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 19.Bat.9 artikuluetan aurreikusitako egonkortze prozesuen eraginpean dauden plazak aurreko paragrafoan adierazitako egonkortze prozesuaren barruan sartuko direla, betiere egonkortze-enplegu publikoaren dagozkien eskaintzetan sartuta egon badira, eta Lege honek indarra hartu duen egunean deitu barik badaude, edo deituta eta ebatzita egonda, bete barik badaude.

Ikusita 2021eko abenduaren 27ko BAO, 47. zk., Udal honen 640/2021 Alkatetza Dekretua argitaratzen duena, 2021eko abenduaren 9koa, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2021eko Lan Eskaintza Publikoa onartzen duena, 14/2021 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluko aurreikuspenak betetzen dituena.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 37.1.l) artikuluan sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako erabaki hau hartu da:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikulutik 24. artikulura bitartean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan xedatutakoa betez, Elorrioko Udalaren 2022ko ekitaldiko enplegu publikoaren eskaintza onartzen da, ezohiko eta salbuespenezko egonkortze-prozesuari dagokiona, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean arautua, akordio honetan ezarritakoaren arabera, eta hurrengo puntuan zerrendatutako lanpostuetara mugatuta.

Bigarrena.– Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen egonkortze-prozesuak eragindako plazak jarraian adierazitako enplegu publikoko eskaintzetatik kentzea

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Elorrio, 2022ko maiatzaren 20a.

Alkatea,

IDOIA BURUAGA BARCENA.


Azterketa dokumentala