Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2410

765/2022 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Fátima Mendoza Gutiérrez andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen 2022ko otsailaren 15eko 215/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2022ko martxoaren 14ko EHAA 52. zk. eta 2022ko martxoaren 19ko BOE 67. zk.)

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Fátima Mendoza Gutiérrez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fátima Mendoza Gutiérrez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022/05/16.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Galdakao, 2022ko maiatzaren 13a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala