Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2407

734/2022 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Josefa Muñoz Sánchez andrea kendu egiten den Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzu Sanitarioko Buruaren kargutik, erretiroagatik.

163/2015 Ebazpenaren bidez, Josefa Muñoz Sánchez andrea izendatu Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzu Sanitarioko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Josefa Muñoz Sánchez andrea kentzea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzu Sanitarioko Buruaren kargutik, erretiroagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko maiatzaren 19ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 10a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala