Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2403

ERABAKIA, 2022ko martxoaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzaren araudiaren aldaketa onartzeko.

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2018ko azaroaren 13ko Erabakiaren bidez, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren IngeniarItzako Gradu Bikoitza lortzeko araudi erregulatzailea onartu zen (2019-01-07ko EHAA).

Araudiaren helburua zen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko ikasketa planetako irakasgaiak ikastea ahalbidetuko duen irakaskuntza programazioa antolatzea, bi graduetako tituluak lortzeko, eta 2019-2020 ikasturtean abiarazteko.

Araudiaren eranskin gisa, gradu bikoitzaren irakaskuntza programazioa sartu zen, eta, orain, araudi hori aurkezten da aldatzeko, titulazioaren curriculum garapena kronologikoki harmonizatze aldera.

Horregatik guztiagatik, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen proposamenez, eta Graduko Batzordea alde agertuta 2022ko otsailaren 23ko bileran, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza lortzeko araudi erregulatzailea aldatzea, betiere eranskinean jasotako baldintzen arabera.

Bigarrena.– Argitara ematea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Leioa, 2022ko martxoaren 31.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala