Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2390

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 22koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko 2021eko beken deialdia (Ikertalent programa).

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko beka-programak jaso ahal izateko aurkeztu diren eskabideak kontuan hartu dira, betiere ezarririko epearen barruan aurkeztu badira. Laguntza horiek martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren bidez aurreikusi ziren.

Eskabideak ebaluatzeko eta aurkeztutako izangaiak hautatzeko prozedura amaitu ondoren, goian aipatutako dekretuak ezarritako hautaketa-batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, eta dekretu bera betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aurkeztutako izangaiak ebaluatzeko eta hautatzeko prozedurari amaiera ematea, eta, ondorioz, bi beka-programetako onuradunak eta haien ordezkoak izendatzea, zeinak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri baitira, hurrenez hurren. Baztertutako eskabideen zerrenda eta baztertzea eragin duten arrazoiak III. eranskinean ageri dira.

Bigarrena.– 10 egun balioduneko epea ezartzea, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, laguntza ematea berariaz onartzeko. Ezarritako epean egin ezean, ulertuko da hautatutako pertsonak uko egiten diola emandako laguntzari, eta horretarako eskubidea galdu duela eta hari dagokion prozedura amaitu dela deklaratu beharko da. Kasu horretan, ordezkoen zerrendan agertzen denari emango zaio laguntza, ezarritako lehentasun-ordenari jarraituz.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 22a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala