Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2387

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 6koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastokiko zaintza-zerbitzua ematen duten enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipen eta bermerako batzorde paritarioak hartutako erabaki bat, 2022rako soldata-taulak onartzeari buruzkoa (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002445012005).

AURREKARIAK

2022ko apirilaren 26an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren erabakiari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) Lan eta Enplegu Saila sortu du 2. artikuluan, eta 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, lan-arloko legeriak lan-harremanei buruz ezartzen duena egikaritu behar du, besteak beste. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren (167/2021 Dekretuaren bidez aldatua) 10.1.i) artikuluak Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Akordio hau sinatu dute eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastokiko zaintza-zerbitzua ematen duten enpresen elkartearen enpresa-ordezkaritzak zein ELA eta LAB sindikatuek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen eskakizunekin.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 6a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERABAKIA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ETA JOLASTOKIKO ZAINTZA-ZERBITZUA EMATEN DUTEN ENPRESEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOARENA, 2022KO BEHIN BETIKO SOLDATA-TAULEI DAGOKIENEZ

Bilbon bildu dira, Lan Harremanen Kontseiluaren lurralde-egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastokiko zaintza-zerbitzua ematen duten enpresen elkartea, hitzarmen horren batzorde-paritarioko kide diren aldetik, eta aho batez lortu dute akordio hau:

Lehenengoa.– 2022rako behin betiko soldata-taulak onartzea. Akta honen eranskin gisa doaz, eta urte horretarako % 2ko soldata-igoera jasotzen dute.

Bigarrena.– 2022ko urtarriletik aurrera sortutako atzerapenak, beranduenez, 2022ko maiatzeko nominan ordainduko dira, eta, beraz, hil horretan erregularizatuko dira nominak.

La Productora enpresa esleipendunaren ordezkaritzak konpromisoa hartu du atzerakin horiek erdibana ordaintzeko 2022ko apirileko eta maiatzeko nominetan.

CIDI enpresa esleipendunaren ordezkaritzak konpromisoa hartu du atzerakin horiek erdibana ordaintzeko 2022ko maiatzeko nominan.

Hirugarrena.– Lan Harremanen Kontseiluari agintzea, haren lehendakari den Tomás Arrieta Herasen bitartez, 2022rako behin betiko soldata-taulak onartzeko erabaki hau lan-agintaritzari aurkezteko, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala