Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZARAUZKO UDALA
2354

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

2022ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak honako hau erabaki zuen:

«Lehenengoa.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko Zarauzko Udaleko lan-eskaintza publikoa onartzea. Eskaintza horrek abenduaren 28ko 20/2021 Legeko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen ditu, lege hori betez; haren plaza guztiak funtzionarioenak dira, eta ebazpen honen eranskinean jasota daude.

Bigarrena.– Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari ziurtatzea arlo bakoitzean aldi baterako eran beteta egon diren egiturazko plazen kopurua, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluko 7. atalean jasotakoa betez.

Hirugarrena.– Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea. Gainera, eskaintza honen laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarrena.– Horrez gain, akordio hau bertan aipatzen diren lanpostuak bitarteko eran betetzen ari diren langileei jakinaraztea, hori eskainiko dela jakin dezaten.

ERANSKINA
A blokea: Lehiaketa-oposizioaren hautaketa-sisteman sartutako plazak (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua).
(Ikus .PDF)

Plazak, guztira: 5

B blokea: Meritu-lehiaketaren hautaketa-sisteman sartutako plazak (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak).

Plazak, guztira: 59

Aldi baterako enplegua egonkortzeko lan-eskaintza publikoan sartutako plazak, guztira: 64.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko lan-eskaintza publiko honetan sartutako plazak aldatu egin daitezke, interpretatzeko gaitasuna duten organoek ezarritako irizpide berrien edo ebazpen judizialaren ondorioz.

Kasu batzuetan, adierazitako lanpostuak aldez aurreko barne-mugikortasuneko mekanismoen bidez hornituko dira, eta hutsik gelditutakoak eskainiko dira egonkortze-prozesuetan.

Plaza bakoitzaren deskribapen osoa zehaztuta dago plantilla organikoan (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko urtarrilaren 14an argitaratutakoa).»

Erabaki hori behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka errekurtso hauek aurkeztu ahal izango dira:

Berraztertze-errekurtsoa: aukerazkoa, erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa aurkeztu eta hilabeteko epean ebazpena jakinarazi ez bada, orduan errekurtsoa ez dela onartu ulertuko da. Edota, zuzenean,

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeari utzi gabe.

Legeria aplikagarria: urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (123. eta 124. artikuluak); eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duena (46. artikulua).

Zarautz, 2022ko maiatzaren 16a.

Alkatea,

XABIER TXURRUKA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala