Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2022ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2312

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozedura judizialean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

107/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoak eskatua Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko otsailaren 1eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Uraren Euskal Agentziako lanpostuen zerrendaren aldaketa argitaratzeko agindu zen. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiak egin du 107/2022 zenbakiko prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala