Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2022ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2302

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 12koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko beisbol eta softbol federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskadiko beisbol eta softbol federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1992ko ekainaren 23an, 184 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskadiko beisbol eta softbol federazioak 2021eko azaroaren 26an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 3. eta 4. artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Beisbol eta Sofbol Euskal Federazioaren Estatutuen 3. eta 4. artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluak honela geldituko lirateke idatzita:

3. artikulua.– Hau da Beisbol eta Sofboleko Euskal Federazioaren helbidea: kalea: Anoeta Ibilbidea 6. bulegoa Herria: Donostia, PK: 20014 Historikoa: Gipuzkoako lurraldea.

4. artikulua.– Beisbol eta Sofbol Euskal Federazioak beisbol eta sofbol arloetako jarduera eta lehiaketa ofizialak sustatu, kalifikatu, baimendu, zuzendu eta antolatzen ditu espezialitate guztietan, Autonomia Erkidegoan.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinaraztea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 12a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala