Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

KOOPERA SERVICIOS SOCIALES Y FORMACIÓN, S. COOP. ETA KPR CONSULTING, S. COOP.
2287

IRAGARKIA, «Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop.» sozietate xurgatzailearen eta «KPR Consulting, S. Coop.» sozietate xurgatuaren arteko bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 83.6 artikuluan (aurrerantzean «EKL») ezarritakoarekin bat etorriz, argitara ematen da 2022ko maiatzaren 17an «Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop.» sozietatearen eta «KPR Consulting, S. Coop.» sozietatearen ohiko eta ezohiko batzar orokorrak egin dituztela eta, horietan, legez eta estutuaren arabera ezarritako gehiengoaren bidez onartu dutela bi kooperatibek bat-egitea. Horretarako, «Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop.» sozietateak «KPR Consulting, S. Coop.» sozietatea xurgatuko du. 2021eko abenduaren 31n itxitako bat-egite balantzeak ere onartu zituzten, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2022ko apirilaren 22an gordailututako Bategite Proiektura egokituz, eta xurgatutako kooperatiba likidaziorik gabe desegin da, modu unibertsalean, bere ondare guztia kooperatiba xurgatzaileari eskualdatuz.

EKLren 78. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, jasota geratzen da kooperatiba xurgatzailearen ohiko eta ezohiko batzar orokorrak kooperatibaren xedea aldatzea onartu zuela, legez eta estatutuetan eskatzen den gehiengoz, eta sozietatearen estatutuetako 2. artikuluko 2. paragrafoa honela idatzita geratu dela:

«Kooperatibaren helburu soziala honako jarduera hauek egitea da:

a) Gizarte-laguntzako zerbitzuak ematea gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei edo taldeei, eta ikaskuntza-prozesu egokituan laguntzea. Prozesu horretan, gizarte- eta lan-trebetasunak, prestakuntza, lan-kualifikazioa eta merkatuko ezagutzak lortu beharko dituzte, enplegagarritasun-baldintzak hobetu ahal izan ditzaten. Horretarako, helburu horretara bideratutako ekintzak gauzatuko dituzte, hala nola:

– Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean (azaroaren 24ko 4/2011 Legeak aldatua) edo horiek ordezten, zabaltzen edo aldatzen dituzten beste lege batzuetan jasotako gizarteratze aktiboko hitzarmenak dituzten pertsonen lan-aktibazioa.

– Gizarte- eta lan-ohiturak hartzera bideratutako jarrerak eta gaitasunak ezartzea.

– Gizarte-laguntzako zerbitzua, gizarte- eta lan-egokitzapeneko prozesua normaltasunez garatzea eragozten edo zailtzen duten arazoak eta bizikidetzako arazoak asebetetzera edo konpontzera bideratua.

– Enplegu-bilaketa aktiborako eta laneratzeko orientazio pertsonalizatua ematea.

– Pertsonen eta kolektiboen gizarte-bazterkeriari buruzko azterlanak eta proiektuak egitea.

b) Prestakuntza- eta irakaskuntza-zerbitzuak ematea, bereziki jarduera profesional jakin bat ikastera eta araututako prestakuntza-maila edo lanbide-gaitasunak gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen edo taldeen lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzera bideratuta: prestakuntza-ikastaroak antolatzea; irakaskuntza-jarduerak eta arautu gabeko prestakuntza orokor, tekniko eta profesionaleko jarduerak; era guztietako prestakuntza-planak, ikastaroak, prestakuntza-ekintzak eta hitzaldiak, erakusketak, hitzaldiak eta kongresuak kudeatzea, antolatzea, garatzea eta ematea. Lanbide-prestakuntza, -hobekuntza eta -orientazioa. Jarduera horiek aurrez aurre, urrutitik edo online edo antzeko teknologia berriak erabiliz egingo dira.

c) Lan, zerga, kontabilitate eta ekonomia eta finantza arloetako aholkularitza-zerbitzuak enpresa, erakunde eta partikularrentzat. Merkatu- edo iritzi-analisiak eta -azterketak egitea.

d) Aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzuak honako arlo hauetan: plangintza estrategikoa, zuzendaritza nagusia, kudeaketaren kontrola, marketina eta komunikazioa, finantza-plangintza, zuzendaritza ekonomiko-administratiboa, teknologia berrien garapena eta ezarpena, kalitate zuzendaritza eta giza baliabideen zuzendaritza, laneko arriskuen prebentzioa, laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak, kalitatea eta ingurumena, administrazio- eta merkataritza-antolamendua. Eta, oro har, aholkularitza-zerbitzua ematea enpresen kudeaketaren eta zuzendaritzaren arloan.

e) Enpresetarako langileak hautatzea eta prestatzea.

f) Ekipo eta sistema informatikoak eta azpiegitura telematikoak martxan jartzeko, jarraipena egiteko, ustiatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko zerbitzuak; norberaren eta hirugarrenen soluzio informatikoak hornitu, ezarri, integratu eta mantentzeko zerbitzuak; online negozioa ustiatzeko euskarria: online marketineko euskarria, sistemen eta komunikazioen euskarria, softwarearen mantentze eta euskarri zuzentzaile eta ebolutiboa, eta lotutako jarduerak; Internetekin, konektibitatearekin, posta elektronikoarekin, domeinuen erregistroarekin, merkataritza elektronikoarekin eta informazioaren zaintzarekin lotutako jarduera; web ostatu-zerbitzuak eta informazio-sistemak ustiatzeko, administratzeko eta mantentzeko kudeatutako zerbitzuak.

Kanpoan geratzen dira legeak baldintza bereziak eskatzen dituen eta sozietate honek betetzen ez dituen jarduera guztiak. Helburu horretan, bazkide guztiek beren lan pertsonala inplikatuko dute».

EKLn ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetatik bat-egitearen aurkako botoa eman duten bazkide guztiak edo, batzarrera joan ez arren, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia egin eta berrogei eguneko epean administratzaileei bidalitako idazki baten bidez desadostasuna adierazten dutenak kooperatiba horretatik banantzeko eskubidea dutela jasotzen da.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko duten eskubidea, eta, hala badagokio, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia egiten den egunetik zenbatzen hasita.

Mungia eta Bilbao, 2022ko maiatzaren 17a.

«Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop.» sozietateko Kontseilu Errektoreko presidentea,

ANDER MONROY ALONSO.

«KPR Consulting, S. Coop.» sozietateko Kontseilu Errektoreko presidentea,

MARÍA JOSÉ ATELA ARANA.


Azterketa dokumentala