Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2280

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematen duena. Dirulaguntzak deitu dira talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sutatzeko 2021eko ekitaldian.

AURREKARIAK

2021eko uztailaren 9an argitaratu zen EHAAn 2021eko ekainaren 15eko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten baita talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sustatzeko.

2021eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, publikotasun-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, xedapen honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren II. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek I. eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren III. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek II. eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren IV. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala