Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

USURBILGO UDALA
2274

IRAGARKIA, 20/2021 Legetik eratorritako Egonkortzeko enplegu publikorako eskaintzaren onespenari buruzkoa.

2022ko maiatzaren 6an Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu zuen:

Lehengoa.– Enplegu publikoaren behin behinekotasuna murrizteko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako Usurbilgo Udaleko Egonkortzeko Enplegu Publikorako Eskaintza onartzea, akordio honekin batera doan I. eranskinean jasotakoaren arabera.

Bigarrena.– Usurbilgo Udaleko 2011, 2018, 2019 eta 2020 ekitaldietako Enplegu Publikorako Eskaintzak aldatzea eta 20/2021 Legetik eratorritako Egonkortzeko Enplegu Publikorako Eskaintzak eragindako zatian bertan behera uztea.

Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko maiatzaren 17an argitaratu da.

Usurbil, 2022ko maiatzaren 17a.

Alkatea,

AGURTZANE SOLABERRIETA MESA.


Azterketa dokumentala