Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GORLIZKO UDALA
2273

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Udal honek, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 22. artikuluan ezarritaoarekin bat etorriz, non ezartzen baiten langile berriekin bete beharreko aurrekontu-esleipendun giza-baliabide beharrak Lan Eskaintza Publiko bidez egin behar direla; Plantillan izandako aldaketak ikusita eta udal-alorrek izandako langile-beharrak aztertuta eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera, Udal honek ondokoa, ebatzi du: Gorlizko Udalaren aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza eta iraupen luzeko aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza onestea.

Aurreko guztia ikusita, Alkatetza-Presidentetzak, maiatzaren 13ko 420/2021 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau hartu du:

Lehenengoa.– Onartzen da Gorlizko Udalaren aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hona hemen eskaintza:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Onartzen da Gorlizko Udalaren iraupen luzeko aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza (20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarriak). Hona hemen eskaintza:

Hirugarrena.– Argitara bedi Enplegu Publikoaren 2022ko Eskaintza Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Laugarrena.– Eman bekie ebazpen honen berri interesdunei, eta adierazi ebazpenak amaiera ematen diola administrazio-bideari. Jakinarazi, halaber, zein errekurtso jar ditzakeen.

Gorliz, 2022ko maiatzaren 16a.

Alkatea,

NAGORE UTXUPI LARRAZABAL.


Azterketa dokumentala