Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ASPARRENAKO UDALA
2272

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzari buruzkoa.

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 10eko ebazpenaren bitartez, Asparreneko Udalaren Lan Egonkortze Eskaintza Publikoa onartzea erabaki da, hurrengo zehaztapenei jarraiki:

– Enplegu publikoan aldi baterakotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera lehiaketa-sistemaren bidez betetzeko plazak, zeinak 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen etenik gabe okupatutako lanpostuak izan diren:

Langile funtzionarioak.

1.– Administrazio Orokorreko Eskala. Azpieskala Administratiboa. Deitura: Administrari laguntzailea II. C2 Taldea. Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua, FP1 edo baliokidea. Lanpostu-mailako osagarria: 18. Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun data igarota.

2.– Administrazio Orokorreko Eskala. Mendeko Azpieskala. Deitura: Ikastetxe publikoko atezaina. LT Taldea. Lanpostu-mailako osagarria: 14. Titulazioa: eskola-ziurtagiria. Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun data igarota.

Langile lan-kontratudunak.

3.– Deitura: Musika Eskolako musika-hizkuntzako irakaslea. A2 taldea. Lanpostu-mailako osagarria: 26. Titulazioa: musika irakaskuntzan erdi-mailako gradua (1966ko Plana) edo baliokidea. Lanaldi osoa. Hizkuntza-eskakizuna: 3, derrigortasun datarik gabe.

4.– Deitura: Musika Eskolako pianoko irakaslea. A2 taldea. Lanpostu-mailako osagarria: 26. Titulazioa: musika irakaskuntzan erdi-mailako gradua (1966ko Plana) edo baliokidea. Lanaldi partziala. Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun datarik gabe.

5.– Deitura: Musika Eskolako klarineteko irakaslea. A2 taldea. Lanpostu-mailako osagarria: 26. Titulazioa: musika irakaskuntzan erdi-mailako gradua (1966ko Plana) edo baliokidea. Lanaldi partziala, matrikulazioaren araberakoa. Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun datarik gabe.

6.– Deitura: Musika Eskolako akordeoi eta trikitixako irakaslea. A2 taldea. Lanpostu-mailako osagarria: 26. Titulazioa: musika irakaskuntzan erdi-mailako gradua (1966ko Plana) edo baliokidea. Lanaldi partziala, matrikulazioaren araberakoa. Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun datarik gabe.

7.– Deitura: Musika Eskolako metalezko instrumentuetako irakaslea. A2 taldea. Lanpostu-mailako osagarria: 26. Titulazioa: musika irakaskuntzan erdi-mailako gradua (1966ko Plana) edo baliokidea. Lanaldi partziala, matrikulazioaren araberakoa. Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun datarik gabe.

8.– Deitura: Zerbitzuetako peoia. LT Taldea. Lanpostu-mailako osagarria: 14. Titulazioa: eskola-ziurtagiria. Lanaldi osoa. Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun datarik gabe.

Erabaki honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Alkatetzari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzien Gasteizko epaitegietan, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluaren arabera. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarr berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Halaber, egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango du.

Horren berri ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Araia, 2022ko maiatzaren 13a.

Alkatea,

CONSUELO AUZMENDI JIMÉNEZ.


Azterketa dokumentala