Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2269

AGINDUA, 2022ko apirilaren 1ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekiz sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia urtarrilaren 15eko JUS/60/2020 Aginduaren bidez egin zen.

Bat etorrita Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri komunak ezartzen dituen martxoaren 4ko JUS/291/2019 Aginduaren hamazazpigarren oinarrian (martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoarekin, eta urtarrilaren 15eko JUS/60/2020 Aginduaren 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, Justizia Administrazioaren Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekiko sistema orokorraz sartzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten da; urtarrilaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honako hau ebazten dut:

Lehenengoa.– Argitara ematea urtarrilaren 15eko JUS/60/2020 Aginduaren bidez deitutako Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekiko sistema orokorraz sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (eranskina).

Bigarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten langileek honako izapide hauek egin beharko dituzte bitarteko elektronikoen bidez:

a) Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztea.

b) Hala badagokio, harekin batera doazen agiriak aurkeztea.

1.– Izapide horiek egiteko, parte hartzen duten funtzionarioek Eusko Jaurlaritzak onartutako sinadura elektronikoko ziurtagiriak erabili beharko dituzte. Ziurtagiri horiek hemen daude jasota: https://www.euskadi.eus/medios-de-identificacion-electronica-admitidos/web01-sede/es/; besteak beste:

a) Izenpek emandako pertsona fisikoaren ziurtagiriak, b@kQ barne.

b) Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren sinadura elektronikoaren ziurtagiriak (pertsona fisikoenak) software formatuan.

c) NAN elektronikoa.

2.– Parte hartzeko eskabidea eta, hala badagokio, eskabideari erantsitako dokumentazioa aurkezteko, horretarako prestatutako inprimaki elektronikoa erabiliko da. Inprimaki hori eskuragarri egongo da www.euskadi.eus/zerbitzuak/12049 eta www.euskadi.eus/servicios/12049 webguneetan, hogei egun balioduneko epean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

3.– Eskabidea eta deialdiarekin zerikusia duen beste edozein dokumentu bitarteko ez-elektronikoen bidez aurkeztea ez aurkeztutzat joko da.

Hirugarrena.– Eskabideak honako jarraibide hauen arabera formalizatuko dira:

Eskabidean eskainitako plazen gehienekora arte hautatu ahal izango dira.

Modu horretan zehaztutako destinoetako bat ere egokitzen ez bazaio, plaza kopuru nahikoa eskatzen ez duelako, interesdunek adierazitako probintzien araberako lehentasun-ordenari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzaren barruan, destinoak ordena honetan esleituko dira:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia.

2.– Probintzia-auzitegiak.

3.– Fiskaltzak.

4.– Bulego Judizialak kokatuta dagoen probintziako hiriburuan dituen lanpostuen zerrendak.

5.– Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea.

6.– Dekanatoak eta zerbitzu komunak.

7.– Instrukzioko epaitegiak.

8.– Zigor-arloko epaitegiak.

9.– Espetxe-zaintzako epaitegiak.

10.– Emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegiak.

11.– Lehen auzialdiko epaitegiak.

12.– Merkataritza-arloko epaitegiak.

13.– Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

14.– Lan-arloko epaitegiak.

15.– Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

16.– Adingabeen epaitegiak.

17.– Bake Epaitegiak.

18.– Ezarrita dagoen udalerriko Bulego Judizialeko lanpostuen zerrendak.

Laugarrena.– Destinoak esleituko dira hautaketa-prozesu osoan lortutako ordenaren arabera.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek ezingo dute eskabidea ezeztatu, ezta aldatu ere.

Seigarrena.– Plazen eskabiderik egiten ez badu edo eskatutakoren bat egokitzen ez bazaio, esleitu gabeko plazetako edozeinetan emango zaio destinoa, nahitaez.

Zazpigarrena.– Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

Zortzigarrena.– Esleitutako destinoak behin betikoak izango dira, lehiaketa bidez lortutakoen baliokideak izango dira, ondorio guztietarako, eta ezin izango dute lehiaketan parte hartu behin betiko destinoa esleitzen duen ebazpenaren egunetik bi urte igaro arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 1a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala