Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2266

987/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Rosa M.ª Azkue Martija andreari esleitzen zaizkion Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zumaia-Zestoa-Getariako Lehen Mailako Arretako Unitateko buruaren eginkizunak.

Urtarrilaren 5eko 7/2022 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Donostialdeko ESIko Zumaia-Zestoa-Getariako Lehen Mailako Arretako Unitateko Burua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Rosa M.ª Azkue Martija andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Donostialdeko ESIko Zumaia-Zestoa-Getariako Lehen Mailako Arretako Unitateko Buruaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Rosa M.ª Azkue Martija andreari esleitzea Donostialdeko ESIko Zumaia-Zestoa-Getariako Lehen Mailako Arretako Unitateko Buruaren eginkizunak.

Bigarrena.– Rosa M.ª Azkue Martija andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateko Buruaren funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere oinarrizko kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Izendapen honek ez dakar, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateko Buruaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2022ko apirilaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraziko zaie.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argiratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko apirilaren 13a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala