Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2263

118/2022 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana María de Juan Arroyo andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Farmaziako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 5eko 379/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Farmaziako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2021eko abenduaren 16ko EHAA 250. zk. eta 2021eko abenduaren 23ko BOE 306. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana María de Juan Arroyo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Farmaziako Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana María de Juan Arroyo andrea izendatzea Farmaziako Atal Sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera egongo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat. Izendapenak 2022ko maiatzaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko apirilaren 11.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala