Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2022ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2258

IRAGARKIA, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Horren bidez, eranskinean ageri diren funtzionarioei zenbateko bat itzuli behar zaiela xedatzen da.

Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, honako ohar hauekin:

1.– Espedientea eta ebazpen-proposamenaren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko. Era berean, alegazioak edo froga-proposamenak egiten ez badituzte, ados daudela ulertuko da, eta ebazpen-proposamena zuzenean aurkeztuko da ebazpenera.

Epe hori igarota, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurari amaiera ematen dion administrazio-egintza emango da, eta bidezkoa den ebazpena eman ere bai.

3.– Interesdunak hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, eranskinean zehazten den zenbateko zordundua itzultzeko, ebazpen-proposamenean zehazten diren Euskal autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren izenean dagoen edozein banku-konturen bidez. Hala egiten ez bada, ebazpena irmoa denean, espedientea Agentzia Exekutibora bidaliko da, premiamendu bidez edo zuzenbidez dagokion beste edozein bidez kobra dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala