Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2022ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2257

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 13koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen Aurreproiektua.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduak aldez aurretik onartu zuen «Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen Aurreproiektua».

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapenek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Ildo beretik, jendaurreko informazioaren izapidea egiteari egoki iritzi zaio, herritar gehienek parte har dezaten izapidetzen ari den arauan.

Hori dela eta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen Aurreproiektua» jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta uztailaren 22ra bitartean.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutako ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, legearen aurreproiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia webgunean (https://www.elankidetza.euskadi.eus).

Hirugarrena.– Alegazioak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian aurkez daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari zuzendu behar zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala