Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2022ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2256

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten Balorazio Batzordeetako kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 24ko Agindua, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda, aipatutako Aginduaren 8. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi Balorazio Batzorde eratuko direla eta Batzorde horietako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta Batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkziorako Balorazio Batzordea:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Vanesa Fernández Guerra andrea.

– Arantza ibarra Basañez andrea.

– Asier Urbieta San Martín jauna.

– Alejandro Diaz Castaño jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

2.– Zinemarako fikziozko film luzeen, aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen, zinemarako animaziozko film luzeen eta sorkuntzako dokumental luzeen produkziorako Balorazio Batzordea:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Aida Vallejo Vallejo andrea.

– M.ª Isabel Martínez Martínez andrea.

– Juan Esteban Urkixo Beitia jauna.

– José M.ª Fernández de Vega jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 11.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala