Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2022ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2252

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, Gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2021eko otsailaren 12ko EHAAn argitaratutako ebazpena, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legena adierazitakoaz bat etorriz (1989 uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpena honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 eguneko izango da, deialdia euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.e) artikuluan adierazitakoaren arabera, eta bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin (erabaki horrek onartu egiten ditu interesatuak UPV/EHUrekiko harreman elektronikoetan identifikatzeko eta sinadura elektronikoa erabiltzeko jarraibideak, bai eta erakunde horretan lanean ari diren pertsonak identifikatu eta sinadura elektronikoa erabiltzekoak ere), eskaera aurkeztu behar da UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez: https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico. Bertan sartuta, «Jasotzailea» atalean «Gerentzia» aukeratu behar da. Horretarako, identifikazio elektronikorako sistema hauetakoren bat erabili behar da: Izenperen ziurtagiri digitala, UPV/EHUren txartela (Izenpe), NAN elektronikoa, edo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (FNMT-CERES).

Era berean, eskaera aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan eta, ohiz kanpoko kasuetan, erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan, aurrez aurre. Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurkezten diren eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin. Erabaki horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute UPV/EHUko funtzionarioak direla eta idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatek estatutuetako 160. Artikuluan, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2022ko maiatzaren 10a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

ERANSKINA

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erreferentzia: F 1238.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 26.

– Maila: 19.

– Lanaldia: Arautua.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigortasun data: 2016-12-31.

– Langunea: Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren Arloko Errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

– Betebehar espezifikoa:

– Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoa, Administraria / Administrari laguntzailea eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean, Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2 hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den Dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).


Azterketa dokumentala