Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2022ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2246

975/2022 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko ABU eta Bizkorketa Unitateko (Arantzazu eta Gipuzkoako eraikinak) Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 31ko 1567/2021 Ebazpenak iragarri zuen Donostialdeko ESIko ABU eta Bizkorketa Unitateko (Arantzazu eta Gipuzkoako eraikinak) Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Deialdian horretarako emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitakoagatik, Langileen alorrean indarrean dagoen legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortutako ahalmenez baliatuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko ABU eta Bizkorketa Unitateko (Arantzazu eta Gipuzkoako eraikinak) gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia hutsik uztea, EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argiratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko apirilaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala