Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2022ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2243

977/2022 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María de las Mercedes Coloma Cavero andrea izendatzen den Ospitalez Kanpoko Kanpo-kontsultetako (Lartzabal eta Pasaia) gainbegirale, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

1565/2021 Ebazpenaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Ospitalez Kanpoko Kanpo-kontsultetako (Lartzabal eta Pasaia) Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María de las Mercedes Coloma Cavero andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da: hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Ospitalez kanpoko kanpo-kontsultetako (Lartzabal eta Pasaia) Gainbegirale.

Beraz, bat Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María de las Mercedes Coloma Cavero andrea izendatzea Ospitalez Kanpoko Kanpo-kontsultetako (Lartzabal eta Pasaia) Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko martxoaren 15etik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko apirilaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala