Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2239

IRAGARKIA, 38/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Maider Larre Ansa andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri du –zehazki, 38/2022 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 15eko 1459/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Donostialdeko ESIko Jostundegiko Ofiziala lanpostu baten estatutupeko bitarteko izendapena esleitzeko administrazio-egintzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izendapenaren hasiera-data 2021eko uztailaren 2a zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 13an.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala