Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2230

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 2022-2023ko ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituen eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazten dituen agindu-proiektua.

Hezkuntzako sailburuak agindu-proiektu bat prestatu du, 2022-2023ko ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzeko eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazteko; Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83.2 artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, edozein pertsona fisikok edo juridikok aukera izan dezan espedientea, edo erabakitzen den zatia, aztertzeko.

Halaber, 8/2003 Legearen 8.4 artikuluaren arabera, nahikoa izango da hogei egun balioduneko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea honako agindu-proiektu hau: 2022-2023 ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatu eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehaztekoa. Agindu–proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

2.– Agindu-proiektu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek, publiko zein pribatuek, kontsulta dezakete agindu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzara (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), goian adierazitako epearen barruan, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala