Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2228

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 9koa, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2021erako deialdia egin eta arautzen da erakunde jakin batzuei zuzendutako dirulaguntzak emateko; hain zuzen ere, emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresen eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeko xedea duten erakundeei.

Agindu horren 13.4 artikuluan ezarritako betebeharra betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 9a.

Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala