
99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARETXABALETAKO UDALA
2226
IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
2022ko apirilaren 8an sinatutako I 22/00529 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bidez honako erabakia hartu zen:
Lehenengoa.– Aretxabaletako Udalaren 2022rako Lan Eskaintza Publikoa onartzea.
Bigarrena.– Aipatutako Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin xedatutakoa betez.
2022rako lan eskaintza publikoa. Karrerako funtzionarioa.
– Izena: Udaltzaina.
– Dotazioa: 1.
– Izaera: Funtzionarioa.
– Taldea: C1.
– Eskala: Administrazio Berezia.
– Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
– Klasea: Udaltzaingoa.
– Titulazioa: Batxilerra.
– Hizkuntza eskakizuna: 1992-07-31ko derrigortasun-datarekin.
– Maila: 15.
– Dedikazioa: osoa.
– Lanpostua betetzeko era: Lehiaketa/Oposaketa.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Aretxabaleta, 2022ko apirilaren 13a.
Alkatea,
UNAI ELKORO OIANGUREN.
RSS