Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2022ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
2139

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 152/2021 hitzezko judizioari buruzko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, utzarazpenari buruzko 152/2021 hitzezko judizioa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Maria Jose Escude Valera.

Alderdi apelatua: Jessica Perea Romero eta Saioa Diez Gutierrez.

Gaia: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa.

Errekurtso horretan 106/2022 epaia eman da 2022ko apirilaren 28an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bat Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren Bosgarren Sekzioaren egoitzan.

Alderdi apelatu horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, Jessica Perea Romero andreari 2022ko apirilaren 28ko 106/2022 epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala