Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2118

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, jakinarazten duen estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela.

– Industria-produkzioaren indizea. IPI. 2022-otsaila.

– Inbentarioa-Plangintzaren inbentarioa. 2022.

– Alokairu-merkatuaren estatistika. 2020/IV.

– Kontsumoko Prezioen Indizea. 2022-martxoa.

– Egiturazko adierazleak. 2011-2020.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika. KAMEE. 2022-otsaila.

– 2030 Agendako garapen jasangarriaren adierazleak.

– Industria-prezioen indizea. IPRI. 2022-martxoa.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETH-H. 2022-martxoa.

– Biztanleria jardueraren arabera. BJA. 2022-1. hiruh.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETH-Hie. 2022-martxoa.

– Hiruhileroko kontuen aurrerapena. KEA. 2022-1. hiruh.

– Eraikuntzako kostuen indizea. EEKI. 2022-martxoa.

– Industriaren inkesta. 2020.

– Merkataritza Indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan. AHEK. 2022-martxoa.

– Ospitaleetako erikortasun-estatistika. 2020 Bigarren hedapena.

– Nekazaritza-zentsua. 2020 Bigarren hedapena.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 30a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala