Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2117

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko abenduaren 30eko Agindua, Euskadiko Kirol Portuak-eko zuzendariaren 2021eko uztailaren 29ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, Plentziako portuan amarralekua erabiltzeko emakida iraungitzea erabaki da.

Ezinezkoa izan da agindu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

1.– Aginduaren testu osoa Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskura daiteke (Lakua I, 7. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Errekurtsoa ebazten duen Aginduaren aurka, administrazio-bidea amaitzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako pertsonak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 10a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala