
95. zk., 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2116
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 4ko Agindua, Euskadiko Kirol Portuak-eko zuzendariaren 2021eko urriaren 15eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituena. Azken ebazpen horren bidez, hain zuzen, 2021eko irailaren 1eko Ebazpenaren aurka (Donostiako portuan 7. zerrendako laketontzientzako amarralekuak emateko deialdia ebazten duena) jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten duen 2021eko urriaren 13ko Agindua jakinarazten da.
Ezinezkoa izan da agindu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
1.– Aginduaren testu osoa Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskura daiteke (Lakua I, 7. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
2.– Errekurtsoa ebazten duen Aginduaren aurka, administrazio-bidea amaitzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako pertsonak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 10a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.
RSS