
95. zk., 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 9 orri.)
- EPUB (607 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2112
IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, deialdi jakin baten babesean jasotako eskabideak ukatzeko ebazpenak ematen dituena. Deialdia: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduerak etenda geratu zaizkien norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako ezohiko laguntzen deialdia.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dirulaguntzak ukatzeko ebazpen batzuk eman ditu, honako deialdi honen babesean: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduerak etenda geratu zaizkien norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako ezohiko laguntzen deialdia. Deialdi hori erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2020ko apirilaren 7ko bilkuran (2020-04-15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da aipatu ebazpenak jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, haien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da eskatutako dirulaguntza ukatzen duen ebazpenaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko dagokion bulegoan dagoela interesdunen esku.
Eranskinean aipatutako / interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
RSS