
95. zk., 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2109
AGINDUA, 2022ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzea baimentzeko dena.
Aztertu da «RJA Formación Presencial, S.L.» erakundearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera, Vitoria-Gasteizeko udalerrian (Araba) Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat irekitzeko eta jardunean jartzeko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 555/2012 Errege Dekretua (martxoaren 23koa (apirilaren 18ko BOE), zeinaren bidez Errepide Garraiorako Ibilgailuak Gidatzea teknikari titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 57/2014 Dekretua, apirilaren 8koa (maiatzaren 23ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Errepide Garraiorako Ibilgailuak Gidatzea tituluari dagokion curriculuma; 906/2013 Errege Dekretua, azaroaren 22koa (abenduaren 17ko BOE), zeinaren bidez Larrialdien Koordinazioa eta Babes Zibila goi-mailako titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 21/2018 Dekretua, otsailaren 20koa (martxoaren 22ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Larrialdien Koordinazioa eta Babes Zibila tituluari dagokion curriculuma, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da.
Kode-zenbakiak: 01007831 eta 010746.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Escuela de Oficios Vitoria».
Titularra: RJA Formación Presencial, S.L.
Helbidea: Basaldea 25.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
○ Errepide garraiorako ibilgailuak gidatzea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera ziklo 1 (20 ikaspostu).
● Familia: Segurtasuna eta ingurumena.
○ Larrialdien koordinazioa eta babes zibila, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera ziklo 1 (20 ikaspostu).
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari eta ekipamenduari dagokienez, bai eta agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzak emateko behar diren irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez ere. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun-eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
4. artikulua.– Baimendutako irakaskuntzak indarrean dagoen ikasketa-antolamenduaren arabera emango dira. Baimendutako irakaskuntzetan edozein aldaketa eginez gero, esperimentalki bada ere, Hezkuntza Sailak onartu beharko du.
5. artikulua.– Ikastetxea behartuta dago indarrean dagoen legeria betetzera eta dagokion baimena eskatzera, agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar denean.
6. artikulua.– Hezkuntzako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da baldin eta ikastetxeak baimenerako araudian ezarritako gutxieneko baldintzaren bat betetzeari uzten badio eta indarrean dauden antolamendu akademikoko arauen arabera baimendutako irakaskuntzak ematen ez baditu.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ikastetxearen baimenak 2022-2023 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta ikastetxeen Erregistroan dagokion inskripzioa egitea ekarriko du.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honen aurka, aurkako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS