Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2101

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta maiatzaren 22ko 156/2021 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuta, betiere Lanbideren Estatutuak aldatzen dituen ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (lanpostuaren kodea: 520010; dotazioa: 212).

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala