
95. zk., 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
2096
EDIKTUA, konstituzio-kontrakotasuneko 2238-2022 errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso hori jarri da Euskal Autonomia Erkidegoko COVID-19aren Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 14.3 artikuluaren tarteki jakin baten aurka.
Konstituzio Auzitegiak, 2022ko apirilaren 18ko osoko bilkuran, erabaki du izapidetzeko onartzea konstituzio-kontrakotasuneko 2238-2022 errekurtsoa, Gobernuko presidenteak sustatu duena Euskal Autonomia Erkidegoko COVID-19aren Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 14.3 artikuluaren tarteki honen kontra: «arau hori bera aplikatuko da txertaketa-eskakizunaren ondorioetarako». Eta jasota uzten da Gobernuko presidenteak Konstituzioaren 161.2 artikulua aipatu duela; horren ondorioz, eten egiten dira aurkaratutako manuen indarraldia eta aplikazioa, prozesuko alderdiei dagokienez errekurtsoa jarri zenetik, 2022-03-30, eta hirugarrenei dagokienez ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Madril, 2022ko apirilaren 28a.
Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurako justiziako idazkaria,
ALFONSO PÉREZ CAMINO.
RSS