Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2022ko maiatzaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2078

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakariarena, Kontseiluko kideak kargutik kentzea eta izendatzea xedatzen duena.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua arautu zen irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez (urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak aldatu zuen).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakariaren 2021eko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideen izendapena xedatu zen, hiru urteko indarraldiarekin, karguagatiko kideen kasuan izan ezik, 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bestalde, aipatutako 158/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluko lehendakariak kargutik ken ditzake Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak, karguagatiko kideen kasuan izan ezik. Horretarako, aldez aurretik, kide horiek proposatu zituzten sektoreek hala eskatu behar dute. Halaber, kendutakoen ordez arituko diren kide berrien agintaldiak kargugabetutakoen agintaldia amaituko du.

Aurreko paragrafoan aipatutako izendapenen ondoren, aldaketak egin dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakariaren 2021eko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez.

Lehendakaritzak, UPV/EHUk eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak izendapen berriak egin dituzte, eta, beraz, bidezkoa da izendapenak egitea.

Aurreko guztia kontuan hartuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakari gisa, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan:

a) Kanpo harremanen arloan eskumena duen sailetik (Lehendakaritza):

– Ordezkoa: Iker Atxa Zaitegi jauna, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

2.– UPV/EHUren ordezkaritzan:

– Titularra: Víctor Manuel Rodriguez Rivera jauna.

3.– Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Patricia Bárcena García andrea.

– Ordezkoa: Alberto Cereijo Fernández jauna.

Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide hauek izendatzea:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan:

a) Kanpo harremanen arloan eskumena duen sailetik (Lehendakaritza):

– Ordezkoa: Asier Aranbarri Urzelai jauna, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

2.– UPV/EHUren ordezkaritzan:

– Titularra: Marta Macho Stadler andrea.

3.– Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Alberto Cereijo Fernández jauna.

– Ordezkoa: Beatriz de Lucas Larrea andrea.

Hirugarrena.– Eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek, nahiz eta gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, guztiek izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakaria,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala