Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2022ko maiatzaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2074

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek gauzatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2021eko ekitaldiko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lehentasunez langabeei zuzendutako EAEko enpresek gauzatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2021eko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiaren 11.8 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2021eko uztailaren 13ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbideko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean onuradun suertatu diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita.

Hori dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko enpresek gauzatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2021. urtean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.

Bigarrena.– Berariaz jasotzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, EAEko 2014-2020 aldirako EGIF Programa Operatiboaren esparruan, REACT-EU ardatzaren barruan, Europar Batasunak COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren parte gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala