
91. zk., 2022ko maiatzaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2035
IRAGARKIA, Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, espedienteen instruktoreak eman dituen zehapen-prozeduren ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamenak. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du, jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko, halaber, Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legeak 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2022ko apirilaren 27a.
Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.
RSS