Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2022ko maiatzaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1998

9/2022 DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide bat berritzeko dena.

Lehendakariaren martxoaren 2ko 5/2020 Dekretuaren bidez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten kideak izendatu ziren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera.

Ondoren, Lehendakariaren abenduaren 2ko 43/2020 Dekretuaren eta maiatzaren 7ko 22/2021 Dekretuaren bidez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide batzuk berritu ziren.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.2 artikuluak ezartzen duenez, artikulu horren 1. zenbakiko a) eta d) apartatuetan (biak barne) aipatzen diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diote bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitzen badu, salbu eta hautatzeko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.

Ildo horretan, Zuzendaritza Kontseiluko kide bat ordeztu egin da, hura hautatzeko eskumena duen organoaren erabakiz. Horrela, Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak kide berri bat hautatu du. Bidezkoa da, beraz, horren izendapena formalizatzea.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Iñigo Camino García jauna, Komunikazio zuzendaria, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatzea, Kabineteko zuzendaria den Noemi Ostolaza Arcauz andrearen ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala