Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2022ko maiatzaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1993

1192/2022 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Giza Baliabideen Gainbegirale lanpostu bat hautatzeko deialdia.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 19ko 113/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Giza Baliabideen Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko (2022ko urtarrilaren 31ko EHAA 21. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortzen dizkion ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.)

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Giza Baliabideen Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 31.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala