Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2022ko maiatzaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1991

968/2022 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Imanol Riveiro Barrio jauna Zerbitzu Orokorretako Ekipoaren Arduradun (Sukaldeko zerbitzua-txandakako lanaldia) kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Maiatzaren 11ko 737/2020 Ebazpenaren bidez Imanol Riveiro Barrio jauna Zerbitzu Orokorretako Ekipoaren Arduradun (Sukaldeko zerbitzua-txandakako txanda) izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Imanol Riveiro Barrio jauna, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako Ekipoaren Arduradun (Sukaldeko zerbitzua-txandakako lanaldia) kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko martxoaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko martxoaren 31.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala