Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2022ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1961

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 22koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntza EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1989ko maiatzaren 22an, 161 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzak 2022ko otsailaren 18an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen bi artikulu moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuen 3. eta 11.3 artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Honako modu honetan geldituko da artikulu horien erredakzioa:

– 3. artikulua.– Helbide honetan du egoitza Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzak: Anoeta pasealekua, 7 – 1. Solairua, 20014 Donostia (Gipuzkoa).

– 11.3 artikulua.– (2023ko urtarrilaren 1etik aurrera).

b) Euskal federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 63 izango da.

c) Lurraldeko federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 37 izango da.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala